XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARMIARMA GORRIAHostoek berun-kolorea hartzen dute eta erasoa gogorra bada arretu eta garaiz aurretik erortzen dira.
Negua arrautza eran iragaten du, begi, adabegi eta azaleko zimurretan, eta, batez ere, adarren lotunean.
Frutarbolen kimuberritze eta loraketa garaian irteten dira armiarma berriak ere, hostoetara abiatuz.
Han hilabete batean jaten aritu ondoren egoera heldura iristen dira eta uda-arrautzak erruten hasten dira.
Eguraldi lehorrarekin, belaunaldi bat baino gehiago iragan daitezke.
Infestazioak indarra hartuko balu, bigarren tratamendua egin petaloak erortzean, zihexaestan, zihexaestan + tetradifon, azoziklotin edo triziklestan, fenbutestan, klorfenson + dikofol + tetradifon, flubenzimina, etab. erabiliz.